Asier Virumbrales aske geratu da, zigorra osorik beteta

Anboto 2014ko mar. 27a, 11:03
Asier Virumbrales berriztarra kalean dago zortzi urteko kartzelaldia bete ostean.

Eguaztenean askatu zuten Cordobako espetxean, eta gaur helduko da etxera. Presoen defentsarako Askatasuna erakundeko kide izatea egotzitako atxilotu zuten 2003an, Audientzia Nazionalaren aginduz egindako operazioan. 2008an Gestoren eta Askatasunaren kontra egindako makroepaiketan zigortu zuten, beste hogei lagunegaz batera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!