Banaketa arazoak direla-eta, asteburu honetarako iragarrita zegoen filmaren emanaldia bertan behera utzi dutela eman du Berrizko kultur etxeak jakitera. 'El lobo de Wall Street' pelikularen ordez, François Ozonen 'Jeune et jolie' emango dute.
Martxoaren 21ean, 22:00etan; eta 23an, 19:00etan izango dira Jeune et jolie filmaren emanaldiak, Berrizko kultur etxean.