Learreta-Markina eskolan emango dute 'Formala izan' tailerra datorren eguaztenean. 17:00etatik 19:00etara izango da gurasoentzako tailerra, eta haurtzaindegi zerbitzua egongo da eskolak irauten duen artean.
Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko, udaletxeko Berdintasun zerbitzura jo behar da. 94 682 75 29 edo 94 682 45 25 telefonoetara deitu daiteke, edo gizarte@berriz.org helbidera mezua bidali. Astelehena izango da izena emateko azken eguna.