Post hardcorea egiten duen Tooth hirukoteak ere joko du bihar, Berrizko Hiltegixe gaztetxean. Gitarrak, baxuak eta bateriak osatzen dute Tooth.
Bi urtean prestatzen aritu den diskoa aurkeztuko du Tres 41 laukote berriztarrak, bihar, 22:30ean hasita, Berrizko gaztetxean.
Kontzertu horren ostean, beste hainbat herritan ere eskainiko dituzte Desde el país de los sordos diskoko kantak: Zaldibarren, Basaurin edo Mañarian, esaterako.