Berrizko emakumeen antzinako argazkiak batu dituzte erakusketan

Anboto 2014ko mar. 13a, 10:37
Martxoaren 28ra arte egongo da erakusketa kultur etxean. Berriz 1936 elkarteak batu ditu argazkiak, eta 1937tik 1975era bitarteko berrogeita hamar argazki inguru daude ikusgai.

 

Berrizko emakumeen testigantzekin osotutako liburua argitaratzearekin batera prestatu dute argazki erakusketa. Antzineko Berriz libururako udalak zeuzkan argazkiak eta Berriz 1936 elkarteak berak artxiboan zituenak batu ditu elkarteak erakusketan ipintzeko.

Martxoaren 7an hasi zen erakusketa eta ordutik harrera ona izan duela nabarmendu du Maite Arrizabalaga Berriz 1936 gogoratzen elkarteko kideak: "Nagusienek euren burua ikusi dute, eta ondorengo belaunaldientzako ere atsegina da aurrekoen argazkiak ikustea". Argazkietan agertzen diren emakumeen izenak ere batu dituzte. "Durangaldeko jendea animatu dadila erakusketara. Berrizko familia edukiz gero, ziurrenik jende ezaguna topatuko dute argazkietan".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!