Isoird: "Ibilgailu elektrikoak etorkizuneko apustu dira"

Anboto 2012-06-01 13:39  Berriz
Udalak hiru ibilgailu elektriko erosi ditu: furgoi komertziala, erabilera askotakoa eta bizikleta.

Udalak hiru ibilgailu elektriko erosi ditu: kotxe komertziala, furgoneta eta bizikleta.

 

Emisio bako ibilgailuak erosi ditu udalak, barne erabilerarako. Brigadarentzako furgoi komertziala eta erabilera askotakoa dira. Azken hau, gainera, aterik ate batzen duten hondakin organikoak konpostaje plantara eroateko ere erabiliko dute. Bizikleta, beharginek hartzen dute enkarguak-eta egiteko.

 

Orlan Isoird alkateak aurkeztu ditu ibilgailuak prentsaren aurrean. "Ibilgailu elektrikoak etorkizuneko apustu dira". Kontsumoa eta emisioa murriztuko dituztela diote. Erregaien erabilpena 1.320 litrotan jaitsiko litzatekela kalkulatu dute. CO2, CH4 eta N20 sustantzien emisio kutsakorra 3.914 kilotan murriztea aurreikusi dute. 68.000 euro inbertitu dituzte, baina 46.000 euroko laguntzagaz. Arlo ekonomikoa aipatuta ere pozik azaldu da alkatea.

 

Udalak, erosketa honegaz, herritarrentzako erreferentzi izan gura du. Isoirdek gogoratu du, era honetako ibilgailuak erosten dituztenek, udal tasetan obariak edukiko dituztela: %75 elektrikoetan eta %50 hibridoetan.

 

Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatzen da martitzenean. Ibilgailuak aurkeztuko dituzte herritarren aurrean, 19:30ean udaletxean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa