Atxarte Agirre dietista Atxondoko eta Abadiñoko eskoletako menuaz jardungo da eguenean. Bertan, jantokietako produektuen jatorriaz eta elaborazioaz ariko da, besteak beste.
Bestalde, Iñigo Fuertes Maguregik, Akebaso jatetxeko sukaldariburuak sukaldaritza tailerra eskainiko du. Tailerrean, garaiko eta bertoko produktuak nola sukaldatu behar diren azalduko du.