Zenbat balio dute poni baten eta asto biren gorotzek?

Anboto 2016ko eka. 24a, 14:30

Zapatuan apustu berezi bat antolatuko dute Axpeko jaietan, lehenengoz. Poni bat eta asto bi esparru baten barruan jarriko dituzte. Esparruko lurzorua laukietan banatuta egongo da, eta lauki bakoitzak zenbaki bat izango du. Pentsatzekoa da hiru animaliek, lehenago edo geroago, digestioaren osteko behar fisiologikoari ekin beharko diotela. Eta denak une hori noiz helduko zain egongo dira. Izan ere, gorotzak zein zenbakitan pausatuko diren apustu egin daiteke. Euro bat balioko du apustu bakoitzak. Irabazleak apustuetan jasotako diru kopuruaren zenbateko bat irabaziko du.

Beñat Gorostiza axpetarra da apustua prestatzen ibili denetako bat: “Lagun batek esan zidan Mungian egiten zutela. Jaiak antolatzeko batzar batean aipatu nuen, eta, azkenean, aurrera irten da”. Aurtengo aldia esperimentu moduan hartuko dute: “Lehenengo aldia denez, aurtengo esperientziak hurrengo urteetarako balioko digu”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!