Mendi martxa bategaz abiatuko dute Apatako jaietako egitaraua

Anboto 2016ko eka. 23a, 12:50

Asuntze mendi taldeak antolatutako mendi martxagaz ekingo diete jaiei Apatan.

Zapatuan, 09:00etan jarri dute irteera plazan. Hiru ibilbide prestatu dituzte. Umeentzat 5 kilometroko ibilbide laburra prestatu dute (Axpe, Olazabal eta Zabaleta iturria). Bestalde, ibilbide normalak 11 km izango ditu. Axpetik Larranoko bidea hartu, eta Itxaurtxuetako gurutzera joango dira. Handik antenetara joan, eta pista hartuz, Arrazolako kilometro bertikaleko ibilbidea hartuko dute. Zabaletako iturritik Olazabal auzora joan, eta Axpera jaitsiko dira. Ibilbide gogorrak 12 km ditu guztira, eta zailtasun handiagoa ere bai. Besteak beste, Kurutzeta mendira igoko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!