Denbora egoki kudeatzen ikasteko tailerra hasiko dute urrian

Anboto 2014ko ira. 30a, 09:35

Atxondoko Lamiak elkarteak denboraren kudeaketa emozionala lantzeko eta memoria hobetzeko tailerra antolatu du. Urriaren 8an hasiko da, eta datorren urteko martxoaren  25era arte iraungo du; eskolak eguaztenero izango dira, 16:15etik 18:15era, udaletxeko udalbatzar aretoan.


Izen-ematea urriaren 1ean amaituko da; bazkideek 40 euro ordaindu behar dute, eta bazkide ez direnek 45 euro. Liburutegian egin daiteke izen-ematea.

Tailerrak denbora erabilgarriari ahalik eta etekinik handiena ateratzen ikasteko dira. Horretarako, eskola bakoitzean denboraren kudeaketa horretan eragiten duten barne zein kanpo faktoreak landuko dituzte.Memoria lantzeari dagokionez, menoria hobetzeko aholkuak emango dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!