Hondarribira egun-pasa joateko izen-ematea hasi dute

Anboto 2014ko ira. 1a, 12:24

Anbotoko Dama jubilatuen elkarteak dagoeneko prestatu du oporretatik bueltako lehenengo ekintza; irailaren 27an Hondarribira (Gipuzkoa) egun-pasa antolatu dute. Egun-pasa horretan parte hartu ahal izateko, irailaren 20a baino lehen eman behar da izena jubilatuen etxean. Bazkideek 25 euro ordaindu beharko dute, eta bazkide ez direnek 30 euro.

Egun-pasa horretan Hondarribiko eraikin esanguratsuenak eta historikoenak bisitatuko dituzte: Guadalupeko santutegia, Alde Zaharra eta La Marina arrantzaleen auzunea, besteak beste. Guadalupeko santutegia XVI. mendean eraiki zuten; historian hainbat eraberritze lan jasan ditu, horietako azkena XIX. mendean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!