'Bikingoak' argazkiak irabazi du Inauterietako Argazki Lehiaketa
Inauteriak 2024

Anboto ots 21 Durangaldea

'Bikingoak' argazkiak 626 boto jaso ditu webgunean. Horrela, argazki egileak Errigorako otzara bat irabazi du. Olga Maria Gutierrezek bidali du argazkia lehiaketara. Zorionak!

Inauterietako argazki lehiaketa
Inauteriak 2024

Anboto ots 07 Durangaldea

Aurten ere ANBOTOk Inauterietako argazki lehiaketa antolatu du eta parte hartzeko gonbita egin die bere irakurleei. Parte hartu gura dutenek www.anboto.org webgunera igo beharko dute argazkia, otsailaren 15a (13:00ak) baino lehen. Bestalde, otsailaren 15etik 21era argazkirik gustukoena aukeratzeko aukera egongo da www.anboto.org-en. Egun horietan botorik gehien jasotzen duen argazkiak Errigorako otzara eder bat irabaziko du.