Anboto
 

Txirrindularitza

Beti ez du onenak irabazten

Abadiño - 2009ko uztailaren 02a, 17:01

Gaur  astebete Santoñan (Kantabria) jokatutako emakumezkoen erlojuaren aurkako Espainiako Txapelketan, Eneritz Iturriaga abadinarrak ezin izan zuen bere egin eskura zuen garaipena. Zorte txarra izan zuen lasterketa-lagun Iturriagak. Abadinarrak lasterketako denborarik onena egin zuen bitarteko kronometrajean, baina, bizikleta birritan aldatu behar izanak eta erruberaren zulotzeak, laugarren titulu nazionala erdiestea eragotzi zioten Safi-Pasta Zara Titanedi taldeko txirrindulariari.

Eneritz Iturriaga triste eta haserre agertu zen lasterketaren amaieran. “Argi ikusi da bitarteko kronometrajean indartsuena izan naizela, eta izandako arazo denek lasterketa hondatu didate. Hori gutxi ez, eta zilarrak ere ihes egin dit”.

Débora Gálvez txirrindulari kataluniarrak ikusi zuen, berriz, txanponaren alde atsegina. Gálvezek 32 minututan eta 57 segundotan egin zituen ibilbidearen 23 kilometroak; Gema Pascual madrildarrak baino lau segundo bizkorrago eta hirugarren postua lortu zuen Leire Olaberriari 10 segundoko tartea atereaz. Eneritz Iturriaga lau segundotara geratu zen hirugarren postu horretatik.


 

Bideoak

Iker Arana igeri

Igeriketa, txirrindularitza eta maratoia uztartu zituen Iker Arana durangarrak uztailaren 16tik 18rako asteburuan.

 

 

Anboto Irratia

Zuzenean entzuteko:   iTunes Windows Media Real Player Winamp
 
 
Anboto Irratia
IRRATIKO AUDIOAK
 
This text will be replaced
 

Agenda

iraila

A M E E B Z D
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30      
 

abuztua

A M E E B Z D
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

urria

 
A M E E B Z D
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Argazkiteka

Merkatu txikia

Inkesta

Bidaiatu al duzu udako oporretan?

Euskal Herritik ibili naiz

Atzerrira joan naiz

Ez dut oporrik izan

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak
 

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra