Anboto
 

LEHIAKETA

Enpresa txikiak zein komertzioa sustatzeko bidea erraztu guran

Iurreta - 2009ko uztailaren 02a, 12:07
Iurretako herrigunean enpresa berriak sortzea sustatu guran Enpresa-proiektuen I. Deialdia antolatu du Udalak.

Batez ere, produktuan, ekoizpen-prozesuan edo eskainitako zerbitzuan “ideia berriak” erakarri gura dituzte, enplegua eta aberastasuna sortzen lagunduko dutenak eta bertako merkataritza birgaituko dutenak. Proiektuak irailaren 30a bitartean aurkeztu daitezke Udaletxean, eta irabazleak 12.000 euroko saria lortuko du.

IURRETAKO_ZUBIA_copia.jpgEnpresa berriak sortzeko ekimenak sustatu gura dituzte, eta bidea erraztu norbere enpresa edo denda sortuz lanean hastea erabaki dutenei. Pertsona fisiko zein juridikoek parte hartu dezakete, proiektua herrigunean kokatzen bada eta hainbat arlo hartuko dituzte aintzat, “lotesleak” izan ez arren: sustatzailea bertan erroldatuta egotea, orijinaltasuna, kalitatea, bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa, kalitatedun enplegu egonkorra sortzea, aukera berdintasuna sustatzea, teknologia erabiltzea... Durangaldeko Amankomunazgoko Enpresa Sorkuntza Sailaren bitartez laguntza bideratuko dute.

Obra eta jarduera lizentziak lortzean emango dute sariaren %20; proiektua gauzatzeko establezimendua zabaltzeko lizentzia ematean, %50. Gainerakoa, urtebetera. Iñaki Totorikaguena alkateak ekimenak harrera ona izatea itxaroten du, eta denboran jarraipena izatea: “Lokal hutsen sentsazioa desagertzea gura dugu, eta mugimendua sortu”.

Zuzeneko emisioa

iTunes Windows Media Real Player Winamp

Edizio Idatzia

Agenda

martxoa

A M E E B Z D
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        
 

otsaila

A M E E B Z D
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28

apirila

 
A M E E B Z D
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30    

Argazkiteka

Merkatu txikia

Inkesta

Hiru hizkuntzako hezkuntza eredu bakarra planteatu du Eusko Jaurlaritzak datorren kurtsorako, proba moduan. Zer iruditzen zaizu?

Ondo.

Txarto.

Ez dakit.

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak
 

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra