Anboto
 

Pilota

Giro ederrean jokatu zituzten Oizpe txapelketako finalak

Berriz - 2009ko uztailaren 01a, 10:03
Oizpe Pilota Txapelketak ikusmin handia sortu zuen berriztarren artean. Zaleek ez zuten hutsik egin igandeko finaletara. Berrizek hiru finaletan zituen ordezkariak eta azkenean batek irabazi zuen: Albizuri IIak nagusietan Aurtenetxe lezamarraren kontra.

Benjamin B mailan Durangoko Zuriturizak eta Pujanak irabazi zuten Berrizko Urtiaga eta Tankau mendean hartuta. Benjamin A mailan, Munitibarko Albizu-Garro bikoteak jantzi zuen txapela eta Elorriaga eta Gisasola mallabitarrak izan ziren azpitxapeldun. Benjaminetan lortu ez zuen txapela kimu mailan eskuratu zuen Mallabiak: Araiztegi eta Gisasolak González eta Andueza iurretarrak menderatu zituzten. Baina  Iurreta ere ez zegoen esku hutsik geratzeko prest eta haur mailan Bereinkua eta Uribelarreak irabazi egin zuten Berrizko Malax eta Otaduyren aurka.

Gazte eta nagusien mailako partiduak buruz-buru jokatu zituzten. Gazte mailan Arrieta markinarrak Arribillaga elgoibartarrari irabazi zion. Berrizek, ordura arte jokatutako final biak galduta, nagusien mailan lortu zuen hainbeste bilatutako txapela: Albizuri IIak jantzi zuen Aurtenetxeri irabazita.


 

Bideoak

Iker Arana igeri

Igeriketa, txirrindularitza eta maratoia uztartu zituen Iker Arana durangarrak uztailaren 16tik 18rako asteburuan.

 

 

Anboto Irratia

Zuzenean entzuteko:   iTunes Windows Media Real Player Winamp
 
 
Anboto Irratia
IRRATIKO AUDIOAK
 
This text will be replaced
 

Agenda

iraila

A M E E B Z D
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30      
 

abuztua

A M E E B Z D
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

urria

 
A M E E B Z D
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Argazkiteka

Merkatu txikia

Inkesta

Bidaiatu al duzu udako oporretan?

Euskal Herritik ibili naiz

Atzerrira joan naiz

Ez dut oporrik izan

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak
 

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra