Espainiako Poliziak Durangoko taberna bateko jabeak atxilotu ditu, langile atzerritarrak esplotatzeagatik. Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkaritzak jakintera eman duenez,
bikotearen menpe lan egiten zuten Boliviako hiru emakume ere atxilotu
dituzte egoera irregularrean daudelako. Lau langileetatik batek baino ez zituen legezko agiriak. Atxilotuak Durangoko
bizilagunak dira, 32, 23 eta 22 urtekoak.
Polizia-operazioa otsailaren 26an hasi zen. Espainiako Poliziaren
agenteek eta Atzerritarren Brigadako kideek tabernaren egoera aztertu
zuten, egoera administratiboa eta langileen baldintzak zeintzuk ziren
ezagutzeko. Boliviako lau herritar tabernan lan egiten zutela egiaztatu ondoren, bat izan ezik, gainontzeko hirurak egoera irregularrean zeudela jakin zuten agenteek.
Taberna horretako langileak esplotatuak zirela egiaztatu zuten, izan ere, egunean 11
orduz egiten zuten lan, astero 66 ordu, astelehenetik larunbatera. Langileek bazkaltzeko tartetxo
bat baino ez zuten eta hilabetean 600 euro kobratzen zituzten.
Egoera honen aurrean, J.A.A.A. eta M.A.A.L. enpresaburuak eta Durangoko
bizilagunak atxilotzea erabaki zuten, langileen eskubideen kontrako eta
atzerritarren eskubideen aurkako delitua egitea egotzita.
Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak bidalitako oharrean dioenez, ohikoa da
enpresariek behargin atzerritarrak kontratatzea, izan ere, kanporatuak
izateko beldur direnez eta euren egoera legeztatuko dietela
sinestarazita, esplotatu egiten dituzte.
Igeriketa, txirrindularitza eta maratoia uztartu zituen Iker Arana durangarrak uztailaren 16tik 18rako asteburuan.
| A | M | E | E | B | Z | D |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 |
| A | M | E | E | B | Z | D |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | ||||||
| 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
| 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
| 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
| 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
| 30 | 31 |
| A | M | E | E | B | Z | D |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | ||||
| 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
| 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
| 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
| 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |
© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23
