Oinezbusa: ohitura osasungarriak eta mugikortasun jasangarria helburu

Anboto 2017ko mar. 27a, 13:44

Aste honetan ipini dute martxan umeak eskolara oinez, patinetean zein bizikletan joatea bultzatzea helburu duen Oinezbusa ekimena, Zelaietan. Ekimen horri lotuta, patineteak eta bizikletak apaintzeko tailerra egin zuten joan zen eguenean. Zapatuan, Oinezbusaren ibilbidea osatu zuten, eta ekimenaren geltoki probisionalak markatu zituzten.

Esan bezala, gaur, behin behineko geltoki eta ordutegiekin abiatu dute Oinezbusa ekimena, eta gurasoek zein umeek egindako ekarpenekin joango dira egokitzen.

Epe luzera, herriko familien ohituretan eragitea gura du Zelaieta eskolako guraso elkarteak, Oinezbusa proiektuaren bitartez: ohitura osasungarriak eta mugikortasun jasangarria bultzatzea.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!