Maiatzera arte aurkeztu daitezke lanak ipuin lehiaketara

Itsaso Esteban 2017ko mar. 23a, 09:22

Herriko ikastetxeetan dabiltzan LHko hirugarren mailatik DBHko laugarren mailara arteko ume eta gazteei zuzenduriko ipuin lehiaketa antolatu du Abadiñoko Udalak. Abadiñotik kanpo ikasi arren herrian erroldatuta dauden umeek ere parte har dezakete lehiaketan.

Adinaren arabera banatutako lau kategoriatan burutuko dute lehiaketa, eta kategoria bakoitzeko hiru sari emango ditu epaimahaiak. Ekainaren 16an, Zelaietako Txanporta kultur etxean egingo dute sari banaketa ekitaldia.

Ipuinen gaia librea izango da, eta idazlanek 100 berba izan beharko dituzte, gutxienez. Maiatzaren 12ra arte, Errota kultur etxean zein Udal Mediatekan aurkeztu ahalko dituzte parte-hartzaileek euren lanak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!