Martxoaren 8ko kartel lehiaketa martxan

Itsaso Esteban 2017ko urt. 23a, 11:00

Otsailaren 17a baino lehen aurkeztu behar dira lanak Emakumeen Nazioarteko Egunerako kartela aukeratzeko Abadiñoko Udalak deitu duen lehiaketara. Errota kultur etxean zein udal mediatekan aurkeztu daitezke kartelak, edo baita postaz udaletxera bidali ere.

Epaimahaiak irabazle hautatzen duen kartelaren egileak 500 euroko saria jasoko du, eta bere kartela erabiliko du udalak martxoaren 8rako antolatzen dituen ekitaldien berri emateko. Bigarren sari bat ere emango dute kartel lehiaketa horretan: 150 euroko akzesita jasoko du lanik onena aurkezten duen Abadiñoko parte hartzaileak.

Martxoan, Traña-Matienako Errota kultur etxean atonduko duten erakusketan egongo dira ikusgai lehiaketara aurkezten diren lan guztiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!