Auto biren arteko istripua gertatu da Abadiñon

Anboto 2017ko urt. 21a, 20:13
Argazkia: @BomberosIurreta

Gerediaga auzoan izan da 20:00etan.

Gaur, 20:00etan, Toyota Land Cruiser eta BMW 318 autoen arteko istripua gertatu da Abadiñoko Gerediaga auzoan. Gerediagan dagoen ermitara doan hasierako aldapan gertatu da istripua. Su-hiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu dira. Osasun zerbitzukoek pertsona bat artatu dute tokian bertan, baina Ertzaintzak informatu duenez ez dute inor ospitalera eraman beharrik izan.

Argazkia: @BomberosIurreta

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!