Espainiako militarrak Urkiolan dabiltza, udala abisatu barik

Anboto 2016ko abu. 30a, 16:59

Jose Luis Navarro alkateak esan du ez dutela abisurik jaso, eta ez dakiela militarrak zertan dabiltzan.

Espainiako militar talde bat Urkiolan dabil maniobrak egiten gaurko egunean. Baina, ez dute udala informatu. Navarrok abisatzea eskatu du, horrelako jarduerak egiterakoan. "Egin ahal zuten gutxienekoa, abisatzea zen. Horrela, ez-ohiko ekintza bat denez, herritarrak informatu ahalko genituzke".

EH Bilduk maniobraren aurkako mozioa aurkeztuko du hurrengo osoko bilkuran. Koalizioko Mikel Urrutiak adierazi du ez dutela begi onez ikusi maniobra, eta koalizioa antilitarista dela gogoratu du. Gainera, militarrena "injerentzia" dela uste du: "Estatu arrotz bateko ejerzitoa da, eta Euskal Herriko lurraldera sartzea injerentzia da". Bestalde, abisurik ez eman izana kritikatu du Urrutiak: "Hor ikusten da zelako jarrera inposatzailea eta errespetu falta duten". Abisatu ezean, "egoera arriskutsuak" sortu ahal direla ohartarazi du zinegotziak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!