Bi mendizale erreskatatu ditu Ertzaintzak Alluitz mendian

Anboto 2016ko uzt. 24a, 18:09
Erreskate lanen irudietako bat (Iturria: twiter)

Alluitz mendiaren gainetik metro gutxira haitzetan kateatuta geratu dira 32 eta 40 urteko bi gizon. Alluitz gainetik rappel eginda heldu dira Ertzaintzaren erreskate taldeko kideak mendizaleengana. Helikopteroa behar izan dute jaisteko.

Alluitz mendiaren ipar-mendebaldeko aldean geratu dira kateatuta bi mendizaleak. Axpetik (Atxondo) egin dute mendirako igoera, eta tontorretik metro gutxira gelditu dira ezin mugitu. Halaxe jakin eragin du Ertzaintzak. Eguerdiko 13:00ean jaso dute abisua SOS-Deiakeko arduradunek. 17:30 inguruan amaitu da erreskatea.

Mendi Taldeko bost ertzainek parte hartu dute erreskatean. Alluitz mendi tontorretik rappel egin behar izan dute mendizaleengana heltzeko, eta arnesekin lotuta igo dituzte. Helikopteroarekin jaitsi dituzte Axpera. 32 eta 40 urte bi gizon izan dira erreskatatuak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!