Baserri Eguna ospatuko dute, bariku arratsaldean, Traña-Matienan

Anboto 2015ko urr. 6a, 09:00

Bertako produktuen azoka eta hainbat tailer izango dira, Alluitz Natura enpresaren eskutik, Traña plazan. Baserri Egunaren laugarren edizioa da aurtengoa.

17:00etatik 20:00etara, azoka eta bertoko produktuen erakusketa egingo dute, eta 17:00etatik 19:00etara, gozokiak, belaki naturalak, edo taloak egiten ikasteko aukera egongo da, besteak beste.

Bestalde, txapel jaurtiketa lehiaketa ere egingo dute, 19:00etatik 20:00etara, laugarren urtez.

Traña plazako ekintzen osagarri, ikasle talde bi Mendiola auzoan dagoen Alluitz Natura baserria bisitatzera joango dira, barikuan. Bertan, artzainaren lanbidea ezagutuko dute; artilea landu, gazta egin eta gatzatua dastatzeko aukera eskainiko diete baserritarrek.

Alluitz Natura enpresak eta Abadiñoko Udalak, HAZI fundazioaren laguntzagaz, antolatu daute IV. Baserri Eguna. Barikukoa bezalako ekimenekin, "kontsumo jasangarria eta nekazal ekonomia dibertsifikatua" bultzatu gura dituzte antolatzaileek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!