Muntsarazko jaiak hasiko dituzte, bihar

Anboto 2015ko ira. 3a, 11:00

Bihar hasi eta domekara arte, Muntsaratz auzoko jaiak gozatzeko egitarau zabala prestatu du Muntsaratz Auzo Elkarteak. Jaiei hasiera emateko, 19:00etan Donien Atxa altxatu ostean, umeen dantzak izango dira bihar, 19:15ean, eta parrilada eta Xaibor DJaren saioa, ondoren.

Ohi bezala, Mozorro Eguna egingo dute jaien bigarren egunean, zapatuan. Goizean goizetik gauera arte, jai giroa nabaria izango da Muntsaratzen. Umeentzako aproposak diren hainbat ekimen izango dira goizean: buruhandiak, puzgarriak, eta ludoteka, esaterako. Paella eta tortilla lehiaketak, eta mus eta tute txapelketak ere burutuko dituzte egunean zehar, eta gauean, 22:00etan hasiko den Anima-t diskotekagaz amaituko dute zapatukoa.

Domekan ere, egun osoan egongo da zer egina eta zer gozatua Muntsarazko jaietan: umeentzako herri kirolak eta herri bazkaria, kasurako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!