Esklerosi anizkoitzak jotako pertsonentzat 500 euro batu dituzte

Anboto 2015ko uzt. 22a, 10:52
Abadiñoko Udalak eta Emtesport enpresak lagundu dute kanpaina antolatzen.

Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioak 500 euro batu zituen Abadiñon 'Busti zaitez' kanpainaren baitan. Gaixotasun horrek jotako pertsonei laguntzeko ekitaldia uztailaren 12an egin zuten, eta 30 lagun inguru busti ziren ekimenagaz bat egin guran. 'Busti zaitez' kanpainaren 18. aldia izan da aurtengoa.

Bildutako 500 euroak kamisetak eta merchandising gauzak salduta lortu ziren. Diru guztia emango zaio erakunde antolatzaileari, Euskal Autonomi Erkidegoan gaixotasun horrek jota dauen 2.200 pertsonen premiei aurre egiteko erabili dezan: Esklerosi Anizkoitzak jotako pertsonen errealitatea ezagutarazteko eta errehabilitazio zerbitzuak finantzatzeko.

Abadiñoko Udalak eta Emtesport enpresak lagundu dute kanpaina antolatzen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!