'Udan ere jantzi betaurreko moreak' ekimena Ernairen eskutik

Anboto 2015ko uzt. 19a, 10:00

Genero ikuspegiaren inguruko gogoeta egiten eta eztabaidatzen abiatu zuten, uztailaren 6an, Abadiñoko Ernaik uztailerako eta abuzturako antolatu duen ekimen feminista. Film baten emanaldia eta osteko tertulia ere egin zituzten.


Uztailaren 23rako eta abuztuaren 5erako beste bi hitzordu jasotzen ditu Udan ere jantzi betaurreko moreak! leloa daukan Abadiñoko Ernai gazte antolakundearen ekimen horrek.

Batetik, datorren eguenerako, uztailaren 23rako, triki-pintxo-pote morea eta kontzertua antolatu dituzte gazte abadiñarrek. Bestetik, Atxarten mural bat margotzeko eta egun-pasa egiteko hitzordua ere ipini dute Ernai antolakundeko kideek abuztuaren 5erako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!