‘Abadiño, hak badiño’ obra eskainiko dute Et@rte taldeko gazteek, domekan

Anboto 2015ko api. 16a, 09:00

Apirilaren 19an, 18:00etan, Traña-Matienako Errota kultur etxean eskainiko du Et@arte antzerki taldeak Abadiño, hak badiño.

Abadiñoko gazteek osaturikoa da taldea, eta Mikel Azkarraga Etxegibel abadiñarrak idatziriko Abadiño 1942an eta Mille ogorleko baietz antzezlanen moldaketa da, domekan, Errotan eskainiko dutena.

Bigarren Hezkuntzako eta batxilergoko Abadiñoko ikasleak dira Et@rte antzerki taldekoak, 12 eta 17 urte arteko gazteak.

Iaz, 7 aulki izeneko antzezlana eskaini zuten, sasoi honetan, Abadiñon. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!