Eskola-umeei zuzenduriko ipuin lehiaketa antolatu dute

Anboto 2015ko ots. 26a, 16:39

Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik Bigarren Hezkuntzako laugarren mailara arteko umeei zuzenduriko ipuin lehiaketa antolatu du Abadiñoko Udalak.

Eskola-umeen artean idazteko eta istorioak kontatzeko zaletasuna bultzatzeko asmoz antolatzen du lehiaketa hau Abadiñoko Udalak.

Beste herri batzuetan ikasi arren, Abadiñon erroldatuta dauden guztiek har dezakete bertan parte. Kontakizunen gaia askea da, eta lanak 100 berbakoak izan beharko dira gutxienez.

Maiatzaren 14ra arte, Errota Kultur Etxean edo Udal Mediatekan aurkeztu daitezke idatziak. Sari banaketa ekitaldia, ekainaren 19an, Txanporta Kultur Etxean, egingo dute.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!