Domekan auzorik auzo joango dira Abadiñoko bazterrak ezagutzera

Anboto 2015ko urt. 28a, 10:49

Hamabi Harri auzo elkarteak urtero antolatzen duen Auzorik Auzo ibilaldiak Gerediagako baselizan izango du abiapuntua, domekan. 08:45ean parte-hartzaileak familia argazkian batu eta gero, 09:00etan abiatuko dira Abadiñoko auzoak zeharkatzen dituen ibilaldia egitera. Aurten hiru ibilbide izango dira aukeran. Sasoian daudenentzat 19 km-koa prestatu dute, baina 15 km-koa eta 13 km-koa ere izango dira.Traña, Gaztelua, Zelaieta, Muntsaratz, Irazola, Sagasta eta Mendiola zeharkatuko dituzte.


Txanporta plazan jarriko dute amaiera puntua. Eguerdiko 13:30ean parte-hartzaile guztiak bertan biltzea da asmoa, luntxagaz indarrak berritzeko.

Antolatzaileek azaldu dutenez, ibilbidean fruta eta salda banatuko dute. Era berean, basorako jantzi eta oinetako egokiekin joatea gomendatu dute. 10. edizioa

Hamabi Harri auzo elkarteak hamar urte daramatza Auzorik Auzo ibilbidea antolatzen. Jaietako egitarauan finkatuta dagoen ekitaldietako bat da. Ekimenak iaz 300 lagun inguru bildu zituen, eta aurtengo ekitaldian ere kopuru horri eustea espero dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!