Abadiñoko Fexmack klubeko bost ordezkari Euskadiko txapeldun

Anboto 2015ko urt. 26a, 14:12

Kicboxing-eko ‘semi-contact’ modalitateko bost pisutan Euskadiko txapeldun geratu dira Jazmin Henderson, Alazne Escabias, Lorea Solana, Julen Muñoz eta Alex Henderson.

Zapatuan kickboxing-eko ‘semi contact’ modalitateko Euskadiko txapelketak jokatu zituzten Gasteizko Mendizorrotzan. Abadiñoko Fexmack klubak zazpi ordezkari eraman zituen eta horietako bostek, nork bere pisutan, txapeldun geratzea lortu zuten. Mutilen 50 kilora artekoan Julen Muñoz Rubio izan zen onena; 70 kilora artekoan, berriz, Alex Henderson Tirado. Nesketan Jazmin Henderson Tirado (40 kilora artekoan), Alazne Escabias Gonzalez (45 kilora artekoan) eta Lorea Solana Monedero (60 kilotik gorakoan) nagusitu ziren. Unax Aguirre Aparicio eta Daniel Borge Ruiperez finalerdietan kanporatu zituzten.

Irabazleek martxoaren 7tik 8ra Madrilen jokatuko den Espainiako txapelketan parte hartuko dute euskal selekzioa ordezkatuz. Aurretik, otsailaren 14an, kickoxingeko ‘light contact’ modalitateko Euskadiko txapelketa lehiatuko dute Fexmack klubeko gazteek.

Klubeko ordezkari Mack Tiradoren esanetan “oso pozik gaude, batez ere, gaztetxoek esperientziagaz gozatu egin dutelako eta hori da benetan inporta duena”. Henderson neba-arreba ez beste denek klubean urtebete bakarrik daramatela azpimarratu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!