Egoitza berria zabaldu du Ezker Abertzaleak, San Prudentzio kalean

Anboto 2015ko urt. 26a, 12:42

Joan zen barikuan zabaldu zuten Abadiñoko Ezker Abertzalearen egoitza berria. Traña-Matienako San Prudentzio kaleko 2. zenbakian atondu dute egoitza berri hori.

Hogeita hamar lagun inguru elkartu ziren inaugurazio ekitaldi horretan, herritarrak zein hautetsiak. Egoitza hori edozein ekarpen edo galdera egin gura duten abadiñarrei zabalik dagoela azpimarratu zuten. Azaldu dutenez, otsailetik aurrera, eguaztenero, gerturatzen diren herritarrei harrera egiteko, bertan egongo dira Ezker Abertzaleko ordezkariak, 18:00etatik 19:30era.

Maiatzeko udal hauteskudeei begira, zapatu honetan egin du Ezker Abertzaleak lehenengo herri batzarra. Herri programa zehazteko metodologia zein izango den, eta zein EH Bilduren estrategia orokorra, azaldu zuten Errota kultur etxeko batzar horretan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!