Abadiñoko ziklo krosean Arregi, Merino eta Orts nagusitu dira

Anboto 2015ko urt. 26a, 12:01

Urte askoren ostean, Abadiñok ziklo kros proba berreskuratu zuen zapatuan. Elite mailan Asier Arregi eta Eider Merino izan ziren irabazleak eta 23 urtez azpikoan Felipe Orts nagusitu zen.

Gizonen elite mailan Asier Arregi andoaindarrak eta Jose Antonio Díezek lehia estua mantendu zuten. Diez erori egin zen eta horrek garaipena erraztu zion Arregiri. Gogoratu behar da Aitor Hernándezek eta Javier Ruiz de Larrinagak ez zutela Abadiñoko proban parte hartu Herbehereetan zirelako, Munduko Kopako lasterketa batean. 

23 urtez azpikoan Felipe Orts valentziarrak erakustaldia eskaini zuen. Elite mailakoen gainetik ibili zen eta erraz irabazi zuen bere kategorian. Azpimarratzekoa 23 urtez azpikoan Jon Munitxa abadiñarraren bigarren postua ere.

Emakumeetan Eider Merino nagusitu zen. BZK taldeko Naia Alzolak ezker belauna bendekin lotuta lehiatu zuen; ezin izan zuen lasterketa irabazi baina aurtengo denboraldiko Euskaldun Torneoa berarentzako izan da.

 

SAILKAPENAK

Gizonen elitea:

1-  Asier Arregi

2-  Jose Antonio Díez Arriola

3-  Alejandro Iglesias

Emakumeen elitea:

1-  Eider Merino

2-  Lierni Lekuona

23 urtez azpikoa:

1-  Felipe Orts

2-  Jon Munitxa

3-  Ander Ibarguren

Mutilen junior maila:

1-  Josu Albizua

2-  Ibai Arco

3-  Gontzal García

Nesken junior maila:

1-  Enara Lopez

Mutilen kadete maila:

1-  Xabier Murias

Nesken kadete maila:

1-  Luisa Ibarrola

Master 30:

1-  Eduardo Jiménez

2-  Alejandro González

3-  Mikel Epalza

Master 40:

1-  Iosu Isasi

2-  Jose Luis Iñaurbe

3-  Iurgi Markinez

Master 50:

1-  Jose Lorenzo Esteban

2-  Aitor Zabaleta

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!