Gaurtik aurrera eskuratu daiteke Abadiñoko Udalaren 2015eko egutegia

Anboto 2014ko abe. 19a, 13:00

Udal Mediatekan edo Errota kultur etxean jaso daitezke 2015eko udal egutegiak, doan. Udalak egutegi horixe osatzeko antolaturiko argazki lehiaketara aurkezturiko argazkiak eta herritarrek utziako argazki zaharrak agertzen dira egutegian. 

Herriko jaiak izan dira aurtengo argazki lehiaketaren gaia, eta hainbat ospakizunetako irudiak agertzen dira udalaren egutegian. Tartean, lehiaketa irabazi duen Ignacio Conde abadiñarraren Errogatiba eguneko argazkia.

Egutegiaren 4.000 ale argitaratu ditu Abadiñoko Udalak; 3.500 hormakoak, eta 1.000 mahaikoak. Abadiñarren artean, doan, banatuko dituzte guztiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!