Gobernu taldeak azaldu dutenez, urtarriletik aurrera, 010 markatzea nahikoa izango da Abadiñoko edozein telefonotatik udaletxera deitzeko. Zenbaki berria martxan jarri arren, orain arteko lineek ere erabilgarri egoten jarraituko dutela azpimarratu dute.
Jose Luis Navarro alkatearen berbetan, "linea berriagaz Udalak beste urrats bat eman nahi du gardentasuna handitzeko eta herritarrengandik hurbilago egoteko: erraz gogoratzeko moduko zenbakia da, eta laguntza izan daiteke herritar askorentzat, udaletxeko zenbakia eskura ez daukatenean".