Beharra dutenei laguntzeko erosketa-txartelak banatuko ditu Udalak

Anboto 2014ko abe. 15a, 12:46

Gabonetan jaki freskoak eros ditzaten, bost euroko erosketa txartelak banatuko dizkie Abadiñoko Udalak baliabide ekonomikorik ez daukaten 150 herritarrei.

Abadiñoko Udalak lehenegoz ipini du martxan kanpaina hau. Azken urteetan Udalak gabonetan banatu dituen janari poltsetan sartzen ez ziren jakiak (okela, arraina eta fruta) eskuratu ditzaten aukera eman gura diete beharrizana duten 150 herritarrei.

Bost euroko balioa duen txartela bat jasoko dute beharrizana duten familiek, eta identifikaturiko herriko dendetan erabili ahalko dituzte txartelak. Javier Crespo Gizarte Ekintzako zinegotziaren berbetan, "bosna euroko txartelak banatuz familiek euren erosketak hobeto kudeatu ahal izango dituztela uste dugu".

Kanpainak 2.000 euroko euroko aurrekontua du, eta Udalak zabaldu duen oharrean esaten denez, "nahiz eta oraingoz Gabonetako baino ez izan, Udala aztertzen ari da komeni ote litzatekeen urteko beste sasoi batzuetan ere egitea".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!