Atxilotu bi Abadiñoko komertzio batean lapurretan saiatzeagatik

Anboto 2014ko aza. 20a, 11:50

500 euroko balioa zuten bizar-kentzekoentzako kargatzaileak ostu gura zituzten.

Atzo, 15:15 inguruan, Abadiñoko komertzio bateko segurtasun arduradunek Etzaintzari deitu zioten. Lagun bi atzemanda zituztela esan zieten, lapurreta saiakeran harrapatu zituztelako. Prentsa ohar batean jakinarazi dutenez, komertzio horretara heldu zirenean, ertzainek gertatutakoa aztertu zuten; ostean, gizonezko eta emakumezko bat atxilotu zituzten, biak 30 urtekoak, ustezko lapurreta saiakeragatik. 500 euroko balioa zuten bizar-kentzekoentzako kargatzaileak ostu gura zituzten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!