Furgoneta elektriko bat erabiliko du udal brigadak

Anboto 2014ko aza. 19a, 17:00

Udalak egin du ibilgailua erosteko inbertsioaren erdia, eta beste erdia diru-laguntzen bitartez finantzatuko dute.

Abadiñoko Udalak CO2 emisiorik sortzen ez duen eta zaratarik egiten ez duen furgoneta elektrikoa erosi duela eman du gobernu taldeak jakitera.

Furgonetaren prezioa 20.844 eurokoa dela azaldu du gobernu taldeak, eta inbertsio horren erdia hartu duela udalak bere gain. Inbertsioaren beste erdia, diru-laguntzen bidez finantzatu dute: Espainiako gobernuaren Movele planetik 6.500 euro jaso ditu udalak, eta ia 4.000 Energiaren Euskal Erakundetik.


Ibilgailu elektriko berriak ehun kilometroko autonomia daukala, eta Astolako udal pabilioian bateria betetzeko gune bat atonduko dutela ere azaldu du gobernu taldeak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!