Gaztetxearen 16. urteurrena gogorarazteko egitaraua abiatuko dute gaur

Anboto 2014ko urr. 23a, 15:00

Ondiño buruek eragitten, ametsak egi bihurtzen lelopean gogoraraziko dute, gaur eta asteburuan, Abadiñoko Gaztetxearen 16. urteurrena.

Pintxo-poteagaz eta kantautore biren emanaldiekin abiatuko dituzte ospakizunak, gaur iluntzean, eta biharko eta etziko ere antolatu dituzte ekintzak.

Azken urteetan urteurrena heltzean egin izan duten eran, bizikleta martxa bat abiatuko dute, zapatuan, 11:00etan, gaztetxetik. Bizikleta martxatik bueltan, 14:30ean, baba-jana egingo dute, eta bazkariaren ostean, mikro-ireki saioa egingo dute, besteak beste.

Domekan, 17:00etatik aurrera, gaztetxearen urteurrenerako antolatu duten truke azokan elkartuko dira abadiñarrak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!