Bederatzi ikastaro eskainiko ditu ikasturte honetan udalak

Anboto 2014ko ira. 15a, 12:44

Gimnasia hipopresiboa, argazkigintza digitala, pintura, aerobica, yoga, edota aretoko dantzak ikasteko aukera eskainiko du, besteak beste, Abadiñoko Udalak 2014-2015 ikasturtean. Nobedade bezala, zoomba eta sukaldaritza ikastaroen bi maila emango dituzte, aurten.

Irailaren 26ra arte, Errota kultur etxean eta udal mediatekan eman ahalko da izena ikastaro hauetan parte hartzeko. Urrian hasi eta ekainean amaituko dira ikastaro gehienak, eta herriko kulturgunetan, eskoletan eta igerilekuan burutuko dituzte.

Abadiñarrek 30-70 euro bitarteko prezioa ordaindu beharko dute, eta prezio horren bikoitza beste herri batzuetakoek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!