Alarma faltsua Zelaietako eskolan

Anboto 2014ko ira. 12a, 10:25

Gas isuria izan zitekeelakoan eskola hustu dute, gaur, eguerdiko 14:30ean. Suhiltzaileak eskolara joan dira, baina ez dute gasik aurkitu.

Eguerdiko 14:30ean Zelaietako herri eskolako sukaldariek gas usaina zegoela iritzita suhiltzaileei deitu diete. Bitartean umeak eskolatik atera dituzte. Berehala, suhiltzaile kamioi bat, ertzaintzaren furgoneta bat eta Abadiñoko udaltzaingoa bertaratu dira gas ihesa izan zitekeelakoan. Bazter denak aztertu, baina ez dute gas isuririk aurkitu. Ertzainen esanetan, "eraikinaren azpitik ur zikinak doazenez, baliteke sukaldariek usaindutakoa metanoa izatea". Arriskurik ez zegoela ikusita, 15:15 inguruan joan dira eta kanpoan zain zeuden gurasoek seme-alabak batu dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!