Igerilekuko udako denboraldia irailaren 30 arte luzatuko dute

Anboto 2014ko ira. 12a, 12:00

Abadiñoko Udalak eta igerilekuaren kudeaketa daraman Emtesport enpresak jakitera eman dutenez, udako hiruhileko bazkidetza ordaindu duten erabiltzaileek hil amaierara arte jarraitu ahal izango dute igerilekua erabiltzen. Luzapen denbora horretan umeentzako kanpoko igerilekua itxita egongo dela ere eman dute arduradunek jakitera.

Udalak zabaldu duen oharrean esaten denez, honakoa izango da irailaren 15etik aurrera Astolako udal igerilekuaren iordutegia: astelehenetik barikura, 09:00etatik 22:00etara; zapatuetan, 10:00etatik 14:30era, eta 16:30etik 21:00etara; eta domeketan, 10:00etatik 15:00etara.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!