Espainiako, Abadiñoko, Bizkaiko eta Europako banderak, eta ikurriña ipiniko dituzte udaletxeko balkoian

Anboto 2014ko api. 22a, 11:42
Administrazioarekiko Auzietarako Bilboko auzitegiaren epaia bete, eta udaletxean Espainiako bandera ipiniko duela iragarri du Abadiñoko Udalak. Espainiakogaz batera, baina, Abadiñoko, Bizkaiko eta Europako banderak eta ikurriña ere ipiniko dituztela esan du Jose Luis Navarro alkateak. Orain arte ez da banderarik egon Abadiñoko udaletxeko balkoitik zintzilik.

 

Abadiñoko Udalak epaitegiaren agindua beteko duela iragarri du Navarro alkateak, baina adierazi du, "negargarria" iruditzen zaiola "herritarren arazoak konpontzea saiatzea barik, fatxadak ikertzea izatea zenbaiten denborapasa".

Jose Luis Navarro alkatearen berbetan, "Abadiñoko Independienteen araua da herritarren benetako arazoetaz arduratzea, eta ez daukagu ez astirik ez gogorik inori axola ez zaizkion eztabaida antzu eta polemikoetan denbora galtzen ibiltzeko".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!