Batzokian elkartuko dira, maiatzaren 18an, 13:30ean, eta "kalejira elektorala" egingo dute Zelaietan zehar: Izaskun Bilbao europarlamentaria eta Itxaso Atutxa BBBko burua gonbidatu dituzte ekitaldi horretara.
Zelaieta Hotelean elkartuko dira, ondoren, bazkaritara. Antolatzaileek esan dutenez, maiatzaren 11ra arte eman daiteke bazkari horretara joateko izena, Batzokian bertan.
Maiatzaren 21ean, bestalde, Agirre Lehendakariaren bizitza izenburuko berbaldia eskainiko du Iñaki Goioaga Sabino Arana Fundazioko historialariak.
Alderdiaren historian zehar "euskal nazionalismoaren ideal legitimo eta demokratikoen zabalkundean lan egin duten lagun guztiei omenaldi xume bat egitea" da urteurreneko egitarau honen helburua.